Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) abuztuan argitaratutako datuen arabera, Bizkaiak, EAEk eta Estatu osoak KPIren urte arteko aldakuntza-tasa % 2,9, % 2,6 eta % 2,3 izan dute, hurrenez hurren. Nabarmendu nahi dugu elikagaien sektorea oso eragin-talde esanguratsua dela aztertutako hiru lurraldeetan. Hala ere, etxebizitzaren eta energiaren sektoreak harritu egiten du termino positiboetan kokatzen jarraitzea, bigarren aldiz jarraian.
Iturria: INE
Data: 2024ko urria