Iturria: Deusto Business School
Interes arloa: Irteera profesionalak

 

  1. Zeure talaia horretatik atzera egingo bagenu, ze azpirratuko zenuke ulertzeko gure gaurko Eusko Lurra?

N.L: Gutxi dakit gauza askotaz, eta agian horrek ikuspegi zabalagoa ematen dit. Kuriositatea da nire ezaugarririk nabariena esango nuke. Orain garena ezin da ulertu atzera begiratu gabe, eta herri bezala berdina gertatzen da. Ez bakarrik pertsonak, baina ezaugarriak dira benetan finkatzen gaituztenak herri bezala.

 Iragana aztertuz, esango nuke euskaldunok badaukagula nolabaiteko jakin zaletasun kultura bat, eta beste alde batetik, interesak eta kuriositateak eraman gaituztela alde batetik nazioarte proiektutan inplikazio bat izatera (herri txikia izateko badauzkagula jende garrantzitsua mundu mailan, adibidez Elkano), eta baita ere interesa izatera ezagutzen inguruan. Eta gauza hauek esaten ditut, azkenean, gure iraganean sortu izan diren erakundeak ikusten badituzu, arlo guztietan daudelako, eta hainbat daudelako, eta horrek eraman gaitu gaur gauden lekura. 

Hau herri mailan, Bizkaira begiratzen badiogu, bereziki dinamikoa izan dela esango nuke merkataritza arlotan eta jarduera ekonomikotan. Bilbo portu baten inguruan sortu zen, gure erkidegoan hiru portu daude, kontsulatua XVI. mendean sortu zen, eta XIX. mendetik aurrera altzairu inguruan etab. hemen egon den dinamismoak sortu zuen burtsa, ganbera… Trenaren historia ere bai, neurri handi batean,  horren inguruan ulertu daiteke ere bai. Gauza asko egin ditugula herri bezala esango nuke.  

 

 

2. Gaur egun gauza asko aldatzen ari dira,  orain bista fokatu behar bagenu ezertan, zertan egon beharko ginateke atentu? Gure kezkak zelan ikusten dituzu gaur egun, gure lurrari begira eta nazioarteko esparruan mugitzen garela kontuan artuz?

 

N.O: Aldaketa edo eraldaketa hitza dela esango nuke. Ni ingenieroa naiz, beraz teknikoa, eta askotan iruditzen zait aldaketak teknologia ikuspegitik begiratzen ditugula (nola aldatuko diren lanak, merkatua, ekoizpena …). Baina gutxiagoa  erreparatzen diogula teknologia honek nola aldatzen ari duen gure gizartea, eta horrek definituko ditu gure hurrengo belaunaldiak, zeri ematen dioten garrantzia etab, eta azken finean horrek definituko du nola izango garen, Eta interesak aldatuz zihoaz. Hain da handia daukagun informazioa eta hainbeste gustatzen zaizkigun numeroak, non uste dut azterketa kualitatiboa faltatzen zaigula, gizartean ematen ari diren aldaketa horiek ondo ulertzeko.  Orain daukaguna ondo ustiatu behar dugu, baina beti ere aurrera begira. Uste dut aldia dela aldaketa askoz azkarrago egiteko. Adibidez, erakundetara begiratzen badiogu, bizi handiagoarekin egin behar dira aldaketak. Bereziki kezkatzen nauen gai bat dago: askotan iruditzen zait oso harro gaudela gure ongi-izateaz, eta harro egotekoa da, baina orain daukagun ongi izateak XX. mendeko egituretan oinarrituta dagoela nolabait, eta ez dakit oso ondo XXI. mendeak dakarren aldaketak ikusita, egitura hauek orain aldatzen ari diren baino azkarrago aldatu beharko genukela. horrek okupatzen nau, preokupatzea baino. 

 

 

3. Zu baikor ala ezkor zara, ala itxoiten ari zara?

 

N.L: Alde batetik esperantza handia daukat atzetik datozen belaunalditan, eta dauzkaten balore garrantzitsutan. Baina beste alde batetik, pixka bat kezkatzen nau eskubideen diskurtsoan gehiegi oinarrituta gaudela. Ongizate bat daukagu eta eskubide garrantzitsuak irabazi ditugu, baina  azpimarratu behar dela uste dut , eskubideak bai, baina norberarekiko exijentzia eta esfortzua handiak izan behar direla. Batez ere Europa ez dagoelako mundu maparen erdian, jaiotzan gehienak munduaren beste alde batean gertatzen direla batez ere, eta horri aurre egiteko esfortzu handia egin behar du norberak. Norberaren buruari begiratuta, exijentzia faltan botatzen dut agian. 

 

 

4.Ezan ari zaren honekin, etorkizunari begira, zein izango diren erronkak? Ze erronka jarriko zenituzke ezinbesteko bezala?

 

N.L: Munduaren tamaina ikusita, erronka bat gure tamaina txikia dela uste dut.. Txikia garela tamainan eta pertsona kopuruan. Ez da gurea bakarrik, baina bai bereziki. Lurraldetasunaren ikuspegi zorrotza daukagula uste dut, eta gehienetan erronka batzuei lurralde ikuspegitik bakarrik ikusten ditugula, non herrialde mailatik ikusi beharko genituzkeela, eta ez lurralde aldetik. Adibidez hezkuntza edo demografia erronka mankomunak dira. Jendea prestatu behar dugu aldaketei aurre egiten jakiteko. Informazio asko dago, baino dana ezin dugu barneratu. Hezkuntza eta formazioa oso inportanteak direla uste dut, pertsonek tresnak behar dituztelako, aldaketei aurre egin ahal izateko. Aldaketak datoz, eta egin behar dugun bakarra errekurtsuak izatea da.

 

5. Ez dakit aholkuren bat eskaini nahi duzun…

N.L: Baikortasuna izan behar dugula, honaino iritsi bagara, horrek esan nahi du ondo egin dugula, eta  norberaren motibazioa inportantea dela.