Gure ekonomian ere,doikuntza hasi da.
BBK Behatokiak Bizkaiarentzat eta Euskal Autonomia Erkidegoarentzat egindako“Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostenean”agertutako ekonomia-adierazleek, barne eskaeraren moteldura adierazten dute. Barne eskaera ekonomia hazkundea sustatu duen arrazoirik nabariena izan da orain arte. Alemanian, ,Frantzian eta Italian 2019. lehenengo bi hiruhilekoetan gertatutako dezelerazioak, gure industria kutsatzea lortu du azkenean, eta kontsumoari eta inbertsioei ere eragin dio. Hala eta guztiz ere, moteldura hau poliki hasi denez, hurrengo hilabetetarako ekonomia hazkunde maila %2tan mantenduko da,eta enplegua %1,5tan baino pixka bat gorago.