BBK Behatokiak Bizkaiko gizarteari inkestak egin dizkio COVID-19rekin lotutako krisiarekin bizi dugun egoerari buruz, krisialdiari buruzko iritziak eta balorazioak ezagutzeko, bai eta izan ditzakeen ondorioak jakiteko ere. Erantzunak martxoaren 30etik apirilaren 6ra bitartean familia etxean 18 urte edo gehiago dituzten pertsonekin egindako telefono bidezko inkesten bidez jaso dira.
Krisi honen ondoriozko beharrei buruz galdetuta, Bizkaiko gizarteak honako hau planteatzen du funtsezko lehentasun gisa:
- Ekonomia suspertzeko balio duen guztia laguntzea eta bultzatzea, batez ere produkzio-ehuna indartzea dakarrena.
- Enpleguan, haren kontserbazioan eta sorreran arreta jartzea.
- Pertsona ahulenekin solidarioak izateari ez uztea.
- Osasun publikoko sistema indartzea.
Inkestaren emaitza guztiak Behatokiaren webgunean zabalduko dira datorren astean, eta Bizkaian bizi diren pertsonen kezkei, emozioei eta erakundeek krisiaren aurrean duten erantzukizunari eta jardunari buruz egiten duten balorazioari buruzko galderak ere egongo dira.