Aste honetan hasi gara krisiak Bizkaiko enpleguan izan dituen ondorioak ezagutzen. Argitaratutako azken datuak (2020ko martxoaren 31) honako hauek dira:
– 72.668 langabe, 2019ko martxoan baino 5.373 gehiago, eta 2020ko otsailean baino 5.793 gehiago
– ERTEek (Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea) 72,925 langile afektatu dituzte.
Txundituta uzten gaituzten zifrak dira, baina al dakigu zer adierazten duten zifra horiek biztanleria osoan? Aste honetako grafikoak biztanleria-bloke handiak bistaratzen laguntzen digu, 2020ko erroldaren azken eguneratzeari buruzko datuekin, bai eta EPA (Biztanleria aktiboaren inkesta) 2019ko 4.hiruilekoa delakoarekin eta azken egunotan prentsan agertutako datuekin ere.
Beraz, gutxi gorabeherako zifrak dira, iturri heterogeneoetatik datozenak, baina, oro har, Bizkaiaren egoera erakusten digute.
Grafiko konplexuagoa ez egitearren, ez dira zehaztu pertsona ez-aktiboen blokeak: 68.500 ikasle, 220.800 erretiratu eta pentsiodun, 86.900 pertsona etxeko lanetan, 49.800 ezgaitu iraunkor eta 5.500 beste bloke batzuetan.
Sektore pribatuan lan egiten dutenen artean ez da besteren konturako langileen (400.000 inguru, publikoen eta pribatuen artean) eta autonomoen eta enpresarien (86.000) arteko bereizketa egiten. Berriro ere zifrak ez dira zehatzak, baina biztanleria-bloke handien ideia bat egiteko aukera ematen digute.