Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek (3.152 milioi euro) % 0,8ko hazkunde nominala izan zuten 2023ko azaroan, aurreko urteko hil beraren aldean, produktu energetikoen bultzadari esker ( % 49,1) eta ez-energetikoek atzera egin arren (%-3,1).
Inportazioen kasuan (2.220 milioi), % 12,0ko beherapena izan da. Inportazio ez-energetikoak % 11,4 jaitsi ziren eta energetikoak % 13,7; urte arteko alderaketa tona inportatuetan eginez gero, % 8,2ko hazkundea izan zen.
Merkataritza-saldoa positiboa da, 931,9 milioi euro ingurukoa, eta estaldura-tasa % 142,0koa da.
Iturria: EUSTAT