Eustatek Euskal Autonomia Erkidegoko Berdintasun Indizearen datuak eguneratu ditu aste honetan, lehen aldiz lurralde historikoetako datuak bereizita. Genero-berdintasunaren indizea adierazle sintetiko bat da, eta eskala adimentsional batean laburbiltzen du. Eskala horretan, 1 zenbakiak erabateko desberdintasuna esan nahi du, eta 100 zenbakiak, berriz, erabateko berdintasuna, gizonen eta emakumeen artean oraindik dauden ekitaterik ezak, haien ongizateari eta garapen pertsonalari eragiten dieten alderdi garrantzitsu batzuetan.
EAEko genero-berdintasunaren indizea (GBI) 71,1 puntukoa da 2017an, 100 puntutik. 2010. eta 2017. urteen artean, lau neurketa egin dira, EAEko GBIaren balioaren ondoz ondoko aurrerapenak islatzen dituztenak: 2010ean 68,8 puntu izatetik 2017an 71,1 puntu izatera igaro da.
Aste honetako grafikorako, indize hori per capita BPGarekin korrelatzen duena aukeratu dugu, nazioarteko konparazioa ahalbidetuz.
EAEk genero-berdintasunaren Europako mapan duen posizioa Europako ipar-mendebaldeko herrialdeen taldean dago, eta haren berdintasun-indizearen balioak hegoaldeko gainerako herrialdeetakoak baino hobeagoak dira. Rankinean, berehala kokatzen da Suedia eta Danimarkaren atzetik, horiek baitira oraindik ere gizarte aurreratuenak genero-berdintasunaren arloan. Bestalde, bai Espainiak bai Euskadik berdintasun-indizeak dituzte, beren garapen ekonomikoagatik legokiekeenaren gainetik (per capita BPGren bidez neurtuta).
Lurralde historikoei dagokienez, aldeak nahiko txikiak dira, eta handienak dirua eta boterea dimentsioetan gertatzen dira (Bizkaian, indizearen balioa 69,5 da).