Dagoeneko argitaratu diren datuek, 2020ko Bigarren Hiruhilabetekoek ain zuzen ere, argi erakusten dute COVID-19 aren lehen olatuak eragindako krisi ekonomikoa. BPGa eta enplegua %19,5 eta %17,2 jaitsi ziren urte- arteko terminoetan, bigarren datu hau ABEEk leundu ostean. Bizkaian, BPGaren jaitsiera %19,9koa izan da, eta enpleguak %19,5 egin du behera.
Uztailean eta abuztuan argitaratutako datuek (enpresa sentimendua eta enplegua) susperraldirako bidearen hasiera adierazten badute ere, 2020rako aurreikuspenek egoera zaila erakusten dute, bigarren olatuak izango duen eraginari buruzko ziurgabetasuna dela eta. Espainiar estatuko ekitaldi honetako BPGaren jaitsiera %10,8 inguruan aurreikusten da (Consensus).
BBK Behatokian ezinbestekoa iruditzen zaigu datuen bilketatik hutsetik haratago, gauden egoera ekonomiko honetatik ateratzen lagunduko diguten alderdiak nabarmentzea. Beraz, susperraldi ekonomikora bidean, bi funtsezko palanka ageri dira:
- Immunitate kolektiboa
- Eragile publiko eta pribatuen arteko lankidetza