Ukrainaren inbasioa hasi eta 40 egunera, gatazka honen iraupenari eta haren ondorioei buruzko ziurgabetasuna dago oraindik.
Gainera, erregai fosilen (petrolioaren eta gasaren) prezioaren igoerak eta elektrizitatearen prezioaren igoeran izan duen eragin zuzenak hornikuntza-kateen (garraioen greba) eta inflazioaren (% 9,8 urte artekoa martxoan) arazoak areagotu ditu.
Espainiako Gobernuak eta Euskal Erakundeek neurriak iragarri dituzten arren, enpresek ez dute ezkutatzen datozen hilabeteetako eszenatokiaren inguruan duten kezka. Neurri horien zati bat, gainera, Europako erakundeek onartzeko zain daude (elektrizitatea sortzeko gasaren prezioa mugatzea besteak beste).
Herritarrak ere kaltetuak izaten ari dira prezioen igoerak erosteko ahalmenaren galera eragiten dielako, inflazio handiaren eta interes-tasa zeroren tranpan jarraitzen duten bitartean.
Ildo horretan, gero eta analista gehiagok nabarmentzen dute Europako Banku Zentralak ezin izango duela urte amaierara arte itxaron tasak igotzen hasteko, eta ziurrenik iragarritako azken egutegiarekiko aurrerapena iragarriko duela. Tasa pixkanaka igotze horrek administrazio publikoen zorpetze-mailaren iraunkortasuna zalantzan jarriko luke, bereziki Europa hegoaldean.
Laburbilduz, Ukrainako gatazkaren emaitza azkar eta positiborik lortu ezean, eta energia-hornikuntzaren kostuetan nolabaiteko normaltasun bat berreskuratu ezean, hazkunde-aurreikuspenak beherantz berrikusi beharko dira, larriki kaltetuak izango bait dira eta hainbat herrialdetan estanflazio edo atzeraldi aldi bat ekar bait dezakete.
Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostena – 2022ko martxoa