Egoera nagusia honako hau dela esan daiteke:
– Ucraniako gatazka armatuaren iraupen luzea
-Inflazio maila altua, urte honetan behintzat, energiaren eta lehengaien kostuek bultzatua
-Ortodoxia monetarioaren itzulera: tasen igoera mailakatua, prezioen igoerari aurre egiteko
-Europa iparraldeko herrialdeek herstura ekonmikoa eskatzen dute
2022ko hazkunde ekonomikoaren gaineko datuen aurrerapenek agertoki horren eragina islatzen dute dagoeneko, ekonomiaren hazkundea aurreikuspenen azpitik azalduz eta ondorioz, aurtengo aurreikuspenak egokitzeko beharrizana ekarriz. Espainiako Bankuak eta ELGAk %&4,1eko hazkundea aurreikusi dute Espainiarentzat 2022rako.
Zenbait analistak, Europan eta AEBn atzeraldi ekonomikoa izateko aukera aipatzen dute 2022ko hazken hiruhilekoetan edo 2023ko lehen hiruhilekoetan, batez ere eragin negativo berriak pilatzen baldin badira. Esate baterako, Errusiako gas hornidura erabat moztea Europara, edo protokolo berriak aktibatu beharra udazkenenan COVIDaren hedapena mugatzeko, hipotesi sinesgarriak baitira egungo garapena kontuan izanda.
Bizkaiko ekonomiaren oinarrizko eszenatokia
(joan den hilabeteko hazkunde-aurreikuspena murrizten da, nahiz eta Europa-Errusia gatazkak energiaren prezioan duen eraginaren aurrean eta gatazkatik eratorritako blokeoaren eragin posibleen aurrean adi jarraitu behar den)
– BPGren susperraldia 2022an %4,0 ingurukoa
– 2022 amaieran langabezia-tasa %8 ingurukoa
– Aurreikuspen hau okerrera egin dezaketen arrisku-faktore nagusiak: gerraren eragin negatiboak eta COVIDaren aurkako neurri osagarriak ezartzea udazkenean.
Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostena – 2022ko uztaila V1 pdf