Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) argitaratutako datuen arabera, 2020ko hirugarren hiruhilabetean langabe kopuruak eta ondorioz langabezia tasak behera egin dute Bizkaian eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala ere, hamasei eta hogeita lau urte bitartekoen artean, langabeziak nabarmen egin du gora, batez ere Bizkaian.
Iturria: Eustat, Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA), geuk egindako taula.
Azken datua: 2020ko urria.
OHAR METODOLOGIKOA: 2015ean, Eustaten BJAk biztanleria-oinarri berriak hartu zituen. Uneko urteko datuak behin-behinekoak dira, eta aurreko urtekoak berrikusi egin dira, urte horretako urtarrilaren 1eko oinarria duen populazioa eguneratuta