Eustatek argitaratutako 2016 eta 2020 urteen arteko datuen arabera, biztanleriak gora egin duela ikus daiteke, bai Bizkaian eta bai Euskal Autonomia Erkidegoan. Hala ere, ikus daiteke 20-64 urte bitarteko biztanleriak behera egin duela, eta 65 urtetik gorakoak aldiz gora lau urte hauetan. Beraz, azken talde hau da biztanleriaren hazkundearen erantzule nagusia.
Iturria: EUSTAT. Biztanleen estatistika munizipala.
Azken datua: 2020ko urria.