bs-logo Deusto Business School-ek argitaratua

Kategoria: Lurraldea

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2021eko Txostena. Ongizatea helburu duen lehiakortasuna eraikitzea.

Orkestrak aurkeztutako txosten honek, EAEko lehiakortasunaren azterketan etapa berri bat hasten du. Lehenengo kapituluan, gure lurraldearen lehiakortasun ibilbidea aztertzen du, orain dela 40 urte abian jarri zen estrategiak azken hamarkadan izan dituen ezaugarriei erreparatuta bereziki. Estrategia horrekin jarraitzeak gaur egun ekartzen dizkigun erronkak ere identifikatu dira. Estrategiaren hurrengo etapa bideratzeko, erronka horietatik abiatu dira, eta, bigarren kapituluan, lurralde lehiakortasuna bultzatzeko esparru berri bat proposatu dute, tokian bertan eta nazioartean egindako gogoeta, alderatze eta esperimentazio prozesu baten ondoren. Hirugarren kapituluan, EAEko lehiakortasunaren eta ongizatearen lehenengo diagnostikoa aurkezten dute, esparru berriaren ardatz nagusietan oinarrituta. Esparru berrian ongizatea helburu duen lehiakortasunerako sei...

Irakurri