bs-logo Deusto Business School-ek argitaratua

Kategoria: Adimena

Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostena – 2024eko urria

Europako PMI industrialaren azken datuek ibilbide kezkagarria erakusten jarraitzen dute, ekonomiaren desazelerazio-testuinguru orokor batean, bereziki handia Alemanian eta Frantzian. Aldi berean, Eurostaten aurretiazko estimazioaren arabera, euroaren eremuko urteko inflazioa % 1,8koa izan da 2024ko irailean, abuztuko % 2,2aren azpitik. Datu horiek direla eta, litekeena da Europako Banku Zentralak tasen jaitsieren egutegia bizkortzea, urritik aurrera, nahiz eta ezegonkortasun-gailurrak eta petrolioaren prezioen gorakadak, Iran eta Israelen arteko gerra-igoeragatik, aurreikusitako egoera zeharo alda dezaketen. Epe ertain eta luzera begira, nabarmentzekoa da “Draghi Txostena” izenekoaren argitalpena. Txosten horrek funtsezko neurriak proposatzen ditu Europako ekonomia sustatzeko, berrikuntzan, deskarbonizazioan eta lehiakortasunean oinarrituta, urtean 800.000 milioi...

Irakurri