bs-logo Deusto Business School-ek argitaratua

Kategoria: Adimena

Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostena – 2022ko uztaila: Arreta eta zuhurtzia

Egoera nagusia honako hau dela esan daiteke: – Ucraniako gatazka armatuaren iraupen luzea -Inflazio maila altua, urte honetan behintzat, energiaren eta lehengaien kostuek bultzatua -Ortodoxia monetarioaren itzulera: tasen igoera mailakatua, prezioen igoerari aurre egiteko -Europa iparraldeko herrialdeek herstura ekonmikoa eskatzen dute 2022ko hazkunde ekonomikoaren gaineko datuen aurrerapenek agertoki horren eragina islatzen dute dagoeneko, ekonomiaren hazkundea aurreikuspenen azpitik azalduz eta ondorioz, aurtengo aurreikuspenak egokitzeko beharrizana ekarriz. Espainiako Bankuak eta ELGAk %&4,1eko hazkundea aurreikusi dute Espainiarentzat 2022rako. Zenbait analistak, Europan eta AEBn atzeraldi ekonomikoa izateko aukera aipatzen dute 2022ko hazken hiruhilekoetan edo 2023ko lehen hiruhilekoetan, batez ere eragin negativo berriak pilatzen...

Irakurri

Bizkaiko egoera ekonomikoari buruzko txostena – 2022ko apirila

Ukrainaren inbasioa hasi eta 40 egunera, gatazka honen iraupenari eta haren ondorioei buruzko ziurgabetasuna dago oraindik.

Gainera, erregai fosilen (petrolioaren eta gasaren) prezioaren igoerak eta elektrizitatearen prezioaren igoeran izan duen eragin zuzenak hornikuntza-kateen (garraioen greba) eta inflazioaren (% 9,8 urte artekoa martxoan) arazoak areagotu ditu.

Irakurri

Euskal Autonomia Erkidegoko Lehiakortasunari buruzko 2021eko Txostena. Ongizatea helburu duen lehiakortasuna eraikitzea.

Orkestrak aurkeztutako txosten honek, EAEko lehiakortasunaren azterketan etapa berri bat hasten du. Lehenengo kapituluan, gure lurraldearen lehiakortasun ibilbidea aztertzen du, orain dela 40 urte abian jarri zen estrategiak azken hamarkadan izan dituen ezaugarriei erreparatuta bereziki. Estrategia horrekin jarraitzeak gaur egun ekartzen dizkigun erronkak ere identifikatu dira. Estrategiaren hurrengo etapa bideratzeko, erronka horietatik abiatu dira, eta, bigarren kapituluan, lurralde lehiakortasuna bultzatzeko esparru berri bat proposatu dute, tokian bertan eta nazioartean egindako gogoeta, alderatze eta esperimentazio prozesu baten ondoren. Hirugarren kapituluan, EAEko lehiakortasunaren eta ongizatearen lehenengo diagnostikoa aurkezten dute, esparru berriaren ardatz nagusietan oinarrituta. Esparru berrian ongizatea helburu duen lehiakortasunerako sei...

Irakurri