2020ko 29.astearen grafikoa: Zahartzeari lotutako mendekotasun-tasa
EUROSTAT-ek estatu kideen bilakaera demografikoaren agertokiak argitaratu ditu aste honetan. Esan beharra dago ez dagoela berrikuntza esanguratsurik, Eurostatek emandako biztanleria-proiekzioen erreferentziazko egoeraren arabera, EBko biztanleriak zahartzen jarraituko du. Zahartzeari lotutako mendekotasun-indizea, adineko pertsonen (65 urte edo gehiago) kopuruaren eta lan egiteko adina dutenen (15-64 urte) artean alderatutako indizea da. Aurreikuspenen arabera, EBko zahartzaroaren mendekotasun-tasa % 57koa izango da 2100ean, 2019koaren ia bikoitza (%31). Horrek esan nahi du, 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko bi pertsona baino gutxiago egongo direla lan egiteko adinean. Mendekotasun-indizean 2100eraino aurreikusitako igoerak azken hamarkadan hautemandako joerari jarraitzen dio ( % 26 2009an). Halaber, ez dago berritasunik...
Irakurri