bs-logo Deusto Business School-ek argitaratua

Kategoria: Asteko taula

4. asteko grafikoa 2024: Euskal AEko kanpo-merkataritzaren bilakaera.

Eustatek landutako datuen arabera, Euskal AEko ondasunen esportazioek (3.152 milioi euro) % 0,8ko hazkunde nominala izan zuten 2023ko azaroan, aurreko urteko hil beraren aldean, produktu energetikoen bultzadari esker ( % 49,1) eta ez-energetikoek atzera egin arren (%-3,1). Inportazioen kasuan (2.220 milioi), % 12,0ko beherapena izan da. Inportazio ez-energetikoak % 11,4 jaitsi ziren eta energetikoak % 13,7; urte arteko alderaketa tona inportatuetan eginez gero, % 8,2ko hazkundea izan zen. Merkataritza-saldoa positiboa da, 931,9 milioi euro ingurukoa, eta estaldura-tasa % 142,0koa da. Iturria:...

Irakurri

2020ko 30. astearen grafikoa: BPGd-aren aldakuntza-tasa Euskadin

Eustatek aste honetan jakinarazi du Euskal Autonomia Erkidegoko hiruhileko kontuen aurrerapena. Barne Produktu Gordina (BPG-a) %20,1 murriztu da 2020ko bigarren hiruhilekoan, 2019ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta. Aste honetako grafikoari esker, datu hori azken hamarkadako serie historikoarekin alderatu daiteke, Lehman Brothersen krisiaren ondoren gertatu zen beherakada barne. Enplegua, lanaldi osoko lanpostu baliokide gisa neurtuta, %19,8 jaitsi da aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta. Hiruhilekoen arteko terminoetan, egutegiaren eta urtaroen ondorioak zuzendu ondoren, hiruhilekoen arteko aldakuntza – 17,0koa dela kalkulatu...

Irakurri

2020ko 29.astearen grafikoa: Zahartzeari lotutako mendekotasun-tasa

EUROSTAT-ek estatu kideen bilakaera demografikoaren agertokiak argitaratu ditu aste honetan. Esan beharra dago ez dagoela berrikuntza esanguratsurik, Eurostatek emandako biztanleria-proiekzioen erreferentziazko egoeraren arabera, EBko biztanleriak zahartzen jarraituko du. Zahartzeari lotutako mendekotasun-indizea, adineko pertsonen (65 urte edo gehiago) kopuruaren eta lan egiteko adina dutenen (15-64 urte) artean alderatutako indizea da. Aurreikuspenen arabera, EBko zahartzaroaren mendekotasun-tasa % 57koa izango da 2100ean, 2019koaren ia bikoitza  (%31). Horrek esan nahi du, 65 urtetik gorako pertsona bakoitzeko bi pertsona baino gutxiago egongo direla lan egiteko adinean. Mendekotasun-indizean 2100eraino aurreikusitako igoerak azken hamarkadan hautemandako joerari jarraitzen dio ( % 26 2009an). Halaber, ez dago berritasunik...

Irakurri