bs-logo Deusto Business School-ek argitaratua

Kategoria: Asteko taula

2020ko 18. astearen grafikoa: Bizkaiko udalerrietako biztanleria

Konfinamenduaren ondorengo 0. faseko neurriak argitaratu direla eta, errolda ofizialaren webgunean 5.000 biztanletik gorako udalerrien zerrenda argitaratu da. Bizkaiak 1.152.651 biztanle ditu (596.439 emakume eta 556.212 gizonezko), 5.000 biztanletik beherako 78 udalerritan banatuta, eta kopuru hori gainditzen duten 34 udalerritan. Biztanle kopuruaren arabera antolatuta, honako udalerri hauek dira handienak: Bilbo (346.843), Barakaldo (100.881), Getxo (77.946), Santurtzi (45.853), Portugalete (45.766), Basauri (40.589), Leioa (31.795), Durango (29.791), Galdakao (29.326), Sestao (27.296), Erandio (24.350), Amorebieta-Etxano (19.339), Mungia (17.691) eta Gernika-Lumo (17.691). 5000 biztanletik gorako udalerrien zerrenda osatzen dute: Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena 9.444 biztanlerekin, Zalla 8.447, Ondarroa 8.400, Ortuella 8.395, Balmaseda 7.697,...

Irakurri

2020ko 14. astearen grafikoa: biztanleriaren banaketa jarduera eta okupazioa aztertuta

Aste honetan hasi gara krisiak Bizkaiko enpleguan izan dituen ondorioak ezagutzen. Argitaratutako azken datuak (2020ko martxoaren 31) honako hauek dira: – 72.668 langabe, 2019ko martxoan baino 5.373 gehiago, eta 2020ko otsailean baino 5.793 gehiago – ERTEek (Enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea)  72,925 langile afektatu dituzte. Txundituta uzten gaituzten zifrak dira, baina al dakigu zer adierazten duten zifra horiek biztanleria osoan? Aste honetako grafikoak biztanleria-bloke handiak bistaratzen laguntzen digu, 2020ko erroldaren azken eguneratzeari buruzko datuekin, bai eta EPA (Biztanleria aktiboaren inkesta) 2019ko 4.hiruilekoa delakoarekin eta azken egunotan prentsan agertutako datuekin ere. Beraz, gutxi gorabeherako zifrak dira, iturri heterogeneoetatik datozenak, baina,...

Irakurri