Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratutako datuen arabera, BPGaren eskariaren osagai gehienek berreskurapen sendoa adierazten dute, EZMAEDEetako azken kontsumoan eta izakinetako aldakuntzan izan ezik. Nabarmentzekoak dira inportazioen eta ekipo ondasunen hazkundeak.
Eskaintzari dagokionez, partida guztiek hazkundea adierazi dute, lehen sektorea atzean geratu den bitartean.
BPGaren urtearteko aldakuntza % 19,8koa izan da, aurreko hiruhilabeteko % – 4,3arekin alderatuz, 2019tik lehen aldiz tasa positiboan kokatuz.