Euskadiko enpresen abiapuntua COVID-19ren aurrean: finantza-egoeraren azterketa
Enpresa bat finantza-ahultasuneko egoeran dago, negatiboki eragiten dioten kanpo-faktoreen aldaketen aurrean, finantza-egitura orekatua ez badu. Horrek, arriskuan jartzen du ordainketa-betebeharrei aurre egitea. Dokumentu honetan Euskadiko enpresen finantza-ahultasunaren egoeraren, bilakaeraren eta faktoreen azterketa egiten dugu, 2018ko datuak erreferentziatzat hartuta, enpresek COVID 19 sortzen ari den erronkei erantzuteko duten finantza-gaitasuna aurreratzeko. Era berean, finantza-egoeraren lau tipologia definitzen ditu lanak, eta tamainaren, sektorearen eta ekonomian duten pisuaren arabera aztertzen ditu.