Orkestrak aurkeztutako txosten honek, EAEko lehiakortasunaren azterketan etapa berri bat hasten du.

Lehenengo kapituluan, gure lurraldearen lehiakortasun ibilbidea aztertzen du, orain dela 40 urte abian jarri zen estrategiak azken hamarkadan izan dituen ezaugarriei erreparatuta bereziki. Estrategia horrekin jarraitzeak gaur egun ekartzen dizkigun erronkak ere identifikatu dira. Estrategiaren hurrengo etapa bideratzeko, erronka horietatik abiatu dira, eta, bigarren kapituluan, lurralde lehiakortasuna bultzatzeko esparru berri bat proposatu dute, tokian bertan eta nazioartean egindako gogoeta, alderatze eta esperimentazio prozesu baten ondoren.

Hirugarren kapituluan, EAEko lehiakortasunaren eta ongizatearen lehenengo diagnostikoa aurkezten dute, esparru berriaren ardatz nagusietan oinarrituta. Esparru berrian ongizatea helburu duen lehiakortasunerako sei palankak identifikatu ostean, laugarren kapituluan, palanka horien dimentsioetako batzuen esplorazio analisia egin dute. Bukatzeko, azken kapituluan diagnostikoaren ondorio nagusiak bildu dituzte, eta esparruaren bilakaera bideratzeko pausoen inguruan gogoeta egin dute, esparrua Euskal Autonomia Erkidegoko ongizaterako lehiakortasuna etengabe hobetzen lagunduko duen itsasargia izan dadin.

images_investigacion_publicaciones_informes_informe-competitividad-pais-vasco_210039-Informe-Competitividad-2021-Ongizatea-EUSK