Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak argitaratutako datuei erreparatuta, EAEko ekonomiarentzat aurreikusitako urte arteko hazkunde-tasa positiboa da 2021 eta 2022 urteetarako, urte honetako bigarren hiruhilabetean maximoetara helduz.
Eskaintzari dagokionez, bigarren hiruhilabetetik aurrera berreskurapena espero bada ere, lehen hiruhilabete honetan tasa negatiboetan mantenduko dira eskaintzako partida gehienak.
Berreskurapena espero da2021eko bigarren hiruhilabetetik aurrera, eta egonkortzea aurreikusten da 2022ari begiratuz.
Iturria: : Eusko Jaurlaritza, Ogasun eta Ekonomia Saila. Ekonomia eta Planifikazioa Zuzendaritza.
Data: 2021eko martxoa; urtearteko tasak.