Euskal Estatistika Erakundeak Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko inkestan (BJA) jasotako eta argitaratutako jarduera tasako datuen arabera, Bizkaian intzidentzia %8,4 txikiagoa da emakumeen artean, gizonezkoetan baino. Aztertutako tartean, lehen aldiz kokatu da alde hau %9tik behera. Euskal Autonomia Erkidegoan aldiz, genero-aldea maila hori baino gorago mantendu da, zehazki %9,2an.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuetan oinarrituta, jarduera tasaren genero-tartea txikiagoa dela ikusi daiteke, aztertutako denbora tarte osoan zehar. Bizkaian %8,1ekoa izan da 2020ko hirugarren hiruhulabete honetan, eta EAEn %7,9koa.
Iturria: Eustat, Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA), INE, Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI). Geuk egindako taula.
Azken datua: 2020ko urria.
OHAR METODOLOGIKOA: 2015ean, Eustaten BJAk biztanleria-oinarri berriak hartu zituen. Uneko urteko datuak behin-behinekoak dira, eta aurreko urtekoak berrikusi egin dira, urte horretako urtarrilaren 1eko oinarria duen populazioa eguneratuta.