Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) argitaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) datuetan oinarrituta, jarduera tasaren genero-tartea %-1ean dago Bizkaian, emakumeen arteko langabezia tasa gizonezkoena baino baxuagoa delarik. Euskal Autonomia Erkidegoan aldiz genero-tartea %0,6koa da, kasu honetan emakumeen arteko langabezia tasa gizonezkoena baino altuagoa dela eta.
Eustatek ez du oraindik Bizkaiko daturik argitaratu generoari dagokionez, baina Erkidego mailan, Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko inkestan (BJA) jasotako eta argitaratutako datuen arabera, genero-tartea %0,4an kokatzen da, INEk argitaratutako datuen antzera.
Iturria: Eustat, Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA), INE, Biztanleria Aktiboaren Inkesta (BAI). Geuk egindako taula.
Azken datua: 2021eko apirila.
OHAR METODOLOGIKOA: 2015ean, Eustaten BJAk biztanleria-oinarri berriak hartu zituen. Uneko urteko datuak behin-behinekoak dira, eta aurreko urtekoak berrikusi egin dira, urte horretako urtarrilaren 1eko oinarria duen populazioa eguneratuta.